Juntagailuak
Juntagailua bi gauza elkartzen dituen hitza da. Bi motatakoak daude: emendatzaileak eta menderatzaileak.
Juntagailu emendatzaileak
Juntagailu emendatzaile batek mota bereko bi osagai elkartzen ditu, mota horretako osagai handiago bat sortuz. Adibidez, e partikulak elkartutako bi izen-sintagmak izen-sintagma handiago bat osatzen dute.
Lau juntagailu emendatzaile daude:
- e – eta (bi osagaiak balio berekoak dira)
- o – edo (osagaietako bat da baliozkoa; baliteke biak izatea)
- no – ez, eta ez, baina ez (lehen osagaia da baliozkoa; bigarrena ez)
- ma – baina (bi osagaiak balio berekoak dira, baina elkarren artean kontrajarrita daude)
Adibideak:
- La om e la fem vade a la casa. – Gizona eta emakumea etxera doaz.
- Tu es multe vea e saja. – Oso zaharra eta jakituna zara. (ziurrenik oso jakituna, bestela esaldia tu es saja e multe vea izango litzateke)
- El ia labora ante e pos sua vacanse. – Bere oporren aurretik eta ondoren egin zuen lan.
- Sua aniversario es en marto o april. – Bere urtebetetzea martxoan edo apirilean da.
- Tu desira cafe o te? – Kafea ala tea nahi duzu?
- On pote visita la museo a lundi o jovedi. – Museoa astelehenean edo ostegunean bisita daiteke (baita bietan ere).
- On ia eleje tu, no me. – Zu hautatu zaituzte, ez ni.
- Me ia conta no sola la oveas ma ance la capras. – Ez ditut ardiak bakarrik zenbatu, baita ahuntzak ere.
Bi elementu baino gehiagoko zerrendetan, juntagailuaren ordez koma bat jarri ohi da, azken bikotearen artean izan ezik. Zerrenda horietan, askotan koma bat jartzen da juntagailuaren aurretik ere:
- Nos va viaja tra Italia, Suiz, Osteraic, e Deutxland. – Italia, Suitza, Austria eta Alemanian zehar bidaiatuko dugu.
Indarra emateko, e, o eta no bikoiztu egin daitezke, lehenengo osagaiaren aurretik beste bat jarriz. O bikoitzak bi osagaiak aldi berean baliozkoak izateko aukera baztertzen du:
- e… e – bai… bai
- o… o – edo… edo
- no… no – ez… ezta… ere
Adibideak:
- E Luis e Maria vade a scola. – Bai Luis eta bai Maria eskolara doaz.
- O tu o me gania, ma no ambos. – Edo zuk edo nik irabaziko dugu, baina ez biek.
- Me ave no la tempo no la desira per leje plu. – Ez dut ez astirik, ez irakurtzen jarraitzeko gogorik.
E, o eta ma partikulek bi perpaus ere elkar ditzakete:
- Me ia vade a la biblioteca, e tu ia visita la museo. – Liburutegira joan nintzen, eta zuk museoa bisitatu zenuen.
- O nos solve esta problem, o la mundo va fini. – Edo arazo hau konpontzen dugu, edo mundua amaitu egingo da.
- Ma acel es difisil. – Baina hori zaila da.
Donce adberbioa ere modu honetan erabiltzen da, e donce esateko modu laburtu gisa:
- Me pensa, donce me esiste. – Pentsatzen dut, beraz banaiz.
- Nos no ave un mapa, donce nos es perdeda. – Ez dugu maparik, beraz galduta gaude.
Menderagailuak
Menderagailu batek perpaus bat nagusiari lotzen dio, perpaus horrek esaldian duen funtzioa adieraziz.
Hiru motatakoak daude: izenordain menderatzaileak, adberbio menderatzaileak eta menderatzaile bereziak.
Izenordain menderatzaileak
Cual eta ci izenordain galdetzaileek menderagailu gisa ere balio dezakete (izenordain erlatiboak), erlatibozko perpausak txertatzeko:
- La om ci ia abita asi ia vade a New York. – Hemen bizi zen gizona New Yorkera joan zen.
- La poma cual ia cade de mea saco es aora noncomable. – Nire poltsatik erori zen sagarra janezina da orain.
- La fem de ci nos parla labora a mea ofisia. – Hizketan ari garen emakumeak nire bulegoan egiten du lan.
- Tua libro, en cual me ia scrive sua nom, es sur la table. – Zure liburua, zeinean bere izena idatzi bainuen, mahaian dago.
Normalean, aurretik duten izen bati egiten diote erreferentzia. Batzuetan, izen hori ez da agertzen. Kasu horietan, izenordain bat gehitu daiteke esanahia argitzeko:
- Esta es lo cual parteni a tu. – Hau da zurea dena (“dagokizuna”).
- La auto blu es lo en cual nos vole viaja. – Auto urdina da bidaiatzeko erabili nahi duguna.
- Acel es el ci me ia vide. – Hori da ikusi nuena / Hori da ikusi nuen pertsona.
- Tu es el a ci me ia parla ier. – Zu zara atzo hitz egin nion hori.
- Ci osa, gania. – Ausartzen denak irabazten du.
`cual` eta `ci` partikulen erabilera zeharkako galderetan oso antzekoa da.
Adberbio menderatzaileak
Adberbio galdetzaileek – do, cuando, cuanto, como eta perce – perpaus adberbialak txertatzen dituzten menderagailu gisa balio dezakete:
- Nos parla como nos pensa. – Pentsatzen dugun bezala hitz egiten dugu.
- Me dormi cuando me pote. – Ahal dudanean egiten dut lo.
- Me va esplica cuanto me comprende. – Ulertzen dudan guztia azalduko dut.
- Nos abita do la du rios encontra. – Bi ibaiek bat egiten duten tokian bizi gara.
- Me ia fini la taxe en cuando tu ia parla a me. – Zeregin hori amaitu nuen nirekin hitz egiten ari zinen bitartean.
- Nos va core a do la vias encontra. – Bideek bat egiten duten tokiraino egingo dugu korrika.
Izen baten ondoren ere erabil daitezke, erlatibozko perpausak txertatzen dituzten menderagailu gisa:
- Me labora en Paris, do me abita. – Parisen egiten dut lan, bizi naizen tokian.
- El va visita en julio, cuando la clima es bon. – Uztailean etorriko da bisitan, eguraldi ona egiten duenean.
- Acel es la razona perce Juan ia parti. – Hori da Juanek alde egiteko arrazoia.
Eta zeharkako galderetan ere erabiltzen dira (perpaus osagarri mota bat).
Menderatzaile bereziak
Ce eta esce menderatzaile bereziek perpaus osagarriak txertatzen dituzte. Ce partikulak zeharkako adierazpen bat txertatzen du, eta esce partikulak adierazpen baten egiazkotasunari buruzko zeharkako galdera bat.
- Me pensa ce tu nesesa un vacanse. – Oporrak behar dituzula uste dut.
- Me no sabe esce el va veni. – Ez dakit etorriko den.
Zenbait izen, adjektibo eta preposizioren ondoren erabil daitezke esanahia osatzeko:
- La idea ce la Sol orbita la Tera es un era. – Eguzkia Lurraren inguruan biraka dabilela dioen ideia akats bat da.
- Nos es surprendeda ce vos no ia cexa. – Harrituta gaude ez zaretelako kexatu.
- Me es felis ce tu ia susede. – Pozten naiz lortu duzulako.
- Los no ia es serta esce la tren ia parti ja. – Ez zeuden ziur trena jada abiatu ote zen.
- La gato ia entra a la sala sin ce algun vide el. – Katua gelara sartu zen inork ikusi gabe.
Ce partikula ondorio bat adierazten duen perpaus bat txertatzeko ere erabil daiteke:
- El ia es tan fatigada ce el no ia pote pensa. – Hain zegoen nekatuta, ezen ezin baitzuen pentsatu.
- El ia es tan fame ce el ia pote oia la ronca de sua stomaco. – Hain zegoen goseak, bere urdaileko hotsak ere entzun baitzitzakeen.
Afin, car, si eta ca menderatzaile bereziek perpaus adberbialak txertatzen dituzte:
- Me va veni si tu clama. – Deitzen baduzu, etorriko naiz.
- Me labora afin mea enfantes pote come. – Nire seme-alabek jan dezaten egiten dut lan.
- Lo es calda car la sol brilia. – Bero egiten du, eguzkiak jotzen duelako.
- Esta es plu labora ca me ia espeta. – Hau espero nuena baino lan gehiago da.